XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zauri barik ebagiten dabe, eta ebagi gabe osatu.

Gogoaren indarra, beste indar guztien gainetik dago.

Baina horretarako, gogoak ebanjelioan bateatuta egon behar dau.

Kristoren eskolan ikasia eta hazia izan.

Jesus maisuari jarraituz, gizakia maitatzen, errespetatzen, onegiten, errukitzen, parkatzen, senide lez hartzen eta tratatzen jakin.

- Horregaitik zuok ez inor txarrez hartu eta erabili.

Poliziak joten bazaitu, zuk ez indarrez erantzun.

Zuk honantxe esan: jo nagizu, nahi badozu, horregaitik ez zara ni baino gehiago izango.

Lotsagarri eta higuingarri agertuko zara jendaurrean, gizaki bat, errurik gabe, baltza izateagaitik bakarrik jo dozulako.

- Ez erantzun irainari irainez, egurrari egurrez, odolari odolez.

Baltzak moltsoka etorten jakezan poliziei esanez: Sartu gaizuez gu ere espetxean; espetxeak gainezka, hartu ezinean, jarten dozuezanean, orduantxe konturatuko da mundua gugaz egiten dozuenaz, eta madarikatu egingo zaitue.

- Deadar egin, kaleetan, zerura begira: Ames egin dot aske ginala; haizeari hegoak eskatu deutsadaz Amerika guztian zehar gure askatasun eguna oihukatzeko.

- Narruaren koloreak ez deutso gizakiari nortasuna emoten, bihotzaren ederrak baino.

Iraultza gogorra izan zan, luzea, bildurgarria.

Esanezinezko basatikeriak egin ziran alde guztietan.

Ez zan baltz bat zigorrik hartu gabe geratu.

Gorputza menpeturik, baina gogoa zutik, goian.